Udaberriko goiz eder batean, Alaia Oma basoAN zegoen. Bat-batean, zerbaitek atentzioa eman zion. Harrituta ikusi zuen perretxiko baten gainean zera zegoela. Iratxo bat!
Torik, horrela baitzuen izena iratxoak, bere lurraldean gertatzen ari zen arazo bati buruz hitz egin zion: basoko sorginak Mari jainkosa bahitua zuen. Sorginak Mariri inbidia zion eta haren boterea eskuratu nahi zuen. Mari gabe, beraz, naturaren oreka galdua zen.
Hala bada, Alaiak bere laguntza eskainiko dio Tori iratxoari Mari jainkosa askatzeko eginkizunean. Horretarako, basoko izaki mitologiko ugariren laguntza beharko dute.
Mundu erreala eta mitologikoa nahasten dituen istorio polita da Alaiaren abentura magikoa, emozioa eta umorea barnebiltzen dituen ipuin zirraragarria.
Familia osoarentzako abentura da, ilustrazio eder eta magikoz betea.

Ediciones Beta

ISBN 978-84-17634-91-9 – Infantil, juvenil euskera – 21×21 cm. – 52 págs.

2 valoraciones en Alaiaren aventura magikoa

  1. Amaia Félix

    Zoragarria iruditu zait liburua! nire alabari ere! mundu magiko batera eramaten zaitu, oso gomendagarria da!

  2. Nuria Ortiz

    Euskal mitologiari buruzko oso liburu polita da. Nire seme-alabek behin eta berriro irakurri nahi dute. Eta irudiak zoragarriak dira!

Añade una valoración

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *